sábado, 28 de febrero de 2009

Islama(Goiz Erdi Aroa)

ISLAMA

VII.mendean erlijio berri bat ,islama,hedatu zen munduko toki askotan.Eragin handia izan du gizartearen historian.
Esparru asko barne hartzen zituen,hala nola politika ,artea,kultura,hizkuntza etab.


SORRERA

Erlijio islamiarra Mahomak sortu zuen 613.urtean .Mahomak Mekatik Medinara alde egin zueneko urtean(622.) "hejira" deitua.Islama Afrikako Iparraldera,Espainiara eta Ekialde Hurbilera hedatu zen .Musulmanek 711.urtean Iberiar penintsulan sartu zire eta bisigodoen erresuma amaitu zen.Lurralde honeri Al-andalus deitzen zioten.

KORANA


Korana islamaren liburu santua da ,eta Alak Mahomari egindako irakaspenak eta agindu erlijioso nagusiak biltzen dira bertan.Gainera,kode zibila,penala eta morala da musulmanentzat.Musulmanek bete behar dituzten xedapen,arau eta betebeharren multzo horrek sharia osatzen du.Subiranoari dagokio justizia ezartzea eta sharia aplikatzea ,baina zeregin hori epailearen (cadi) esku uzten dute.


GIZARTEA

Islamean desberdintasun handiak egon dira betidanik bereziki,musulman arabiarren eta arabiarrak ez direnen artean.

Mailak:

-Gizarte musulmanaren mailarik altuenean Kalifa zegoen,agintari politiko eta erlijioso gorena

-Hurrengo titulu garrantzitsuena sultanak zuen.Goi-funtzionario asko zeuden.Lur- jabe handiek,goi-dignatario erlijiosoek eta zientzialariek osatzen zuten pribilegiatuen taldea.

-Milarik baxuenean herri xehea edo amma zegoen.Gehienak nekazariak ziren,lur sail txiki batzuk baino ez zituzten.

Askotan behartsuei ekintza jakin bat egiteagatik zigorrak ezartzen zizkieten bitartean,ekintza hori bera egiteagatik goi-mailakoei errieta txiki bat baino ez zieten egiten.Mundu islamiarrean esklabotza ere ezagutu zuten.

Lehen matxistak ziren,baina gaur egun ez dira hain matxistak.




ARTE MUSULMANA

Arte islamiarrak bere estilo berezia lortu zuen.

-Arkitekturari dagokionez , kupula bizantziarra eta arte bisigodoari dagokion ferra arkua hartu zituen eta, auren tradizioan ohikoa den bezala,ez zituzten irudiak erabili.Beraz,irudirik gabe apaintzeko beste forma batzuk garatu zituzten eta iztukuan,azulejoan,adreiluan eta teilatutako zurean egiten zituzten.

-Eraikuntza bereizgarriena meskita da,baina bestelako eraikin asko daude:jauregiak,gotorlekuak,harresiak,mausoleoak eta lorategiak.


KULTURA ETA ZIENTZIA

Islamak kultura berezia eta originala sortu zuen.

Zibilizazio islamiarraren ekarpenik handiena beste zibilizazio batzuen kultur oinordetza gordetzea,garatzea eta hedatzea izan zen:Grezia,Bizantzio,Persia eta India.Eskuizkribuak bilatzen zituzten eta kopiatzaileek,kopiatu egiten zituzten.Lan filosofiko eta zientifiko ugari (Aristoteles,Galeno,Ptolomeo,Hipokrates etab.)itzuli zituzten arabierara.

Gobernu islamiarrek ,astronomoen,matematikarien eta,oro har,zientzialarien lana babestu eta sustatu zuten.Kairon ,Bagdaden edo Kordoban. Unibertsitateak,liburutegiak,behategiak ,laborategiak etab. Eraiki zituzten eta mundu osoko adituak eta jakintsuak joaten ziren bertara.

Al-razi sendagileak aurkikuntza handiak egin zituen baztangari buruz, eta haurren gaixotasunei eta gizakiaren anatomiari buruzko tratatuak idatzi zituen.Abul Qasim Kordobako kirurgialariak hurrengo mendeetan erabiliko ziren tresna berriak diseinatu zituen.

Algebra ,geometria eta trigometria ere garatu zituzten.

Literaturak garapen handia izan zuen,batez ere poesiak.

(naroa)

1 comentario: