domingo, 8 de marzo de 2009

Feudalismoa 2

FEUDALISMOA (2)


Gizartea

Gaztelu bat menperatzeko modurik azkarrena:

Gaztelua inguratzen zuten katapultekin etab. ,gero tunelen bidez sartzen ziren gazteluan.

Beste batzuetan,gazteluan sartzeko modu bakarra:
Gaztelua inguratzen zutenez,barrukoak ezin ziren atera,orduan ezin zuten urik ezta janaririk lortu, azkenean barrukoak amore ematen zuten.

GURUTZADAK

XI.mendearen bukaeratik aurrera mendebaldeko Europako kristauek espedizio militarretan parte hartu zuten:gurutzadetan.
Gurutzaden helburu nagusia Jerusalem libratzea eta musulmanen esku zeuden Lurralde Santuko lurraldeak berreskuratzea zen.Gurutzadak Aita Santuak eskatuta burutzen ziren.

Gurutzadan parte hartu zuten taldeek,bakoitzak bere aldetik egin zuten bidaia jatorrizko tokitik Konstantinoplaraino.Han guztiak bildu egin ziren eta Bizantzioko armadarekin bat egin zuten turkiarren kontra borroka egiteko.Garaipen handiak lortu ondoren ,euren helburu nagusirantz abiatu ziren ,Jerusalemerantz,egiptoarren esku baitzegoen.1099ko uztailean hiri santuari eraso eta “askatu” zuten,bertan bizi ziren gehienak hilez.

Bigarren gurutzada egon zen baina porrot egin zuten.

Saladinoren garaipenen ondorioz,Gregorio VIII.a Aita Santuak Hirugarren Gurutzada deitu zuen.Garai hartako hiru errege nagusiek gurutzadan parte hartu nahi izan zuten:Federiko I.ak ,Felipe II.a Augustok eta Rikardo Lehoi Bihotzek.Hura izan zen 1095.urteaz geroztik antolatutako gurutzadarik boteretsuena.Tropa kristauak Jerusalemgo hiria berreskuratzeko gai izan ez ziren arren,kanpainak nahiko arrakasta handia izan zuen eta gune garrantzitsuak berreskuratu zituzten,Jerusalemgo erresuma berrezarriz.

Emakumea erdi aroan

Erdi Aroko gizartean,politikarekin,negozioekin eta bizitza publikoarekin lotutako gauza guztiak gizonen esku zeuden.Emakumea etxeko zereginetan aritzen zen.Emakumea ahulagoa zela pentsatzen zen,eta gizonarekiko mendetasuna gauza arrunta iruditzen zitzaien guztiei.

Etxeko lanak

Emakume aberatsen eta pobreen artean alde handia zegoen:aberatsek ez zuten lanik egiten eta pobreek,aldiz,gizonek baino askoz ere lan gehiago egin behar izaten zuten gehienetan.

Gaur egun bezala ,emakumeen soldata gizonena baino txikiagoa zen.Horregatik ,senarra hiltzen zenean ,emaztea pobrezian murgilduta gelditzen zen.Gremioen elkarte batzuek bizi osorako pentsioa ematen zieten hildako artisauen emazteei.

Hezkuntza

Kultura gizonen eskubidea zen:unibertsitatean ikasteko nahitaezkoa zen apaiz izatea.Komentuetan mojek heziketa jasotzen zuten.

Komentuetatik kanpo Erdi Aroko makumeak kulturarekin inolako loturarik ez zuela oso ideia zabaldua den arren,emakume noble askok heziketa jasotzen zuten.

(naroa eta haizea.m.)

No hay comentarios:

Publicar un comentario