viernes, 6 de febrero de 2009

Bizantziar Inperioa(Goiz Erdi Aroa)

Bizantziar Inperioa


Mendebaldeko Erromatar Inperioa V . mendearen bigarren zatian desagertu zen eta hainbat erresuma “ barbarotan ” zatitu zen ; Ekialdeko Erromatar Inperioak edo Bizantziar Inperioak ,aldiz ,1453. urtean Konstantinopla Turkiarren esku erori zen arte irautea lortu zuen .


Germaniarrak inperioaren mendebaldeko alderdian sartu eta zati hori barbaro bihurtu zen.Ekialdeko Inperioak bisigodoen , hunoen eta ostrogodoen erasoei aurre egin zien eta horrez gain Justinianoren erregealdian

(527-565)Afrikako Iparraldean ,Italian eta Hispaniako ekialdeko kostaldean lurralde gehiago bereganatu zituen garai bateko Erromatar Inperioa berreraiki nahian .


Politika kostuari eustea ezinezkoa zen eta konkistatutako lurrak galdu egin zituen.Baina (867-1056) garaian inperioa hindartu eta lurralde gehiago menperatzea lortu zuen eta gainera Mediterraneoko merkataritza-zentro n

nagusi bihurtu zen .



Ekonomia eta gizartea

Gizartean alde handiak zeuden : boteretsu gutxi zeuden besteak gehiengoak pobreek eta aske ez zirenek osatzen zuten .


Boteretsuen artean:

-Familia Inperialak

-Jabe handiak

-Goi funtzionarioak

-Elizako goi karguak


Pobreen artean berriz:

-Hiriko artisauak

-Merkatari txikiak

-Nekazari libre

-Jopu gehienak


Eta azkenik esklabuak ,pribilegiatu gutxi batzuen zerbitzura zeuden.


Nekazari aske txikiek zorrak egiten zituzten eta lurrak galtzen zituzten horrela jopu bihurtuz .

Bizantzio eta Mendebaldeko Inperioa bereizten zituen alderdi bat hiriko bizimodua zen .Hiri handi asko zeuden,nagusienak Konstantinopla eta Alexandria ziren .



Bizantzioko arkitektura:

Bizantzioko arkitekturaren elementu berezienak:

-Petxinen gaineko kupula

-Gurutze gregoko planta


(naroa)

No hay comentarios:

Publicar un comentario