sábado, 4 de abril de 2009
viernes, 3 de abril de 2009
domingo, 8 de marzo de 2009
Bi arteak
Goiz erdi Aroan bi arte garatu ziren arte erromanikoa eta arte gotikoa.
Erromanikoa X.mendetik XII.mendera eta Gotikoa XIII.mendetik XV.mendera.
Arkitektura:
Arte Erromanikoa: Horma lodiak,puntu erdiko arkuak,kanoi erdiko gangak,bao txikiak,horma bular itsatsita...
Arte Gotikoa:Horma estuagoak,bao handiak,horma bularra arbontatea,ertz ganga,arku zorrotza,
Eskultura:
Erromanikoa:zutabetan,tinpanoak,kapitela,higidurarik ez,anatomia ez,edertasuna ez,oinazerik ez...
Gotikoa:Tinpanoak,zutabetan,kapitela,oinazerik bai,poztasuna bai,anatomia bai,higidura bai,edertasuna bai...
Pintura:
Erromanikoa:absideak,gangak,freskoak...
Gotikoa:Absideak,gangak,freskoak,beirateak...
(naroa)
Donejakue Bidea
Feudalismoa 2
Gizartea
Gaztelu bat menperatzeko modurik azkarrena:
Gaztelua inguratzen zuten katapultekin etab. ,gero tunelen bidez sartzen ziren gazteluan.
Beste batzuetan,gazteluan sartzeko modu bakarra:
Gaztelua inguratzen zutenez,barrukoak ezin ziren atera,orduan ezin zuten urik ezta janaririk lortu, azkenean barrukoak amore ematen zuten.
GURUTZADAK
XI.mendearen bukaeratik aurrera mendebaldeko Europako kristauek espedizio militarretan parte hartu zuten:gurutzadetan.
Gurutzaden helburu nagusia Jerusalem libratzea eta musulmanen esku zeuden Lurralde Santuko lurraldeak berreskuratzea zen.Gurutzadak Aita Santuak eskatuta burutzen ziren.
Gurutzadan parte hartu zuten taldeek,bakoitzak bere aldetik egin zuten bidaia jatorrizko tokitik Konstantinoplaraino.Han guztiak bildu egin ziren eta Bizantzioko armadarekin bat egin zuten turkiarren kontra borroka egiteko.Garaipen handiak lortu ondoren ,euren helburu nagusirantz abiatu ziren ,Jerusalemerantz,egiptoarren esku baitzegoen.1099ko uztailean hiri santuari eraso eta “askatu” zuten,bertan bizi ziren gehienak hilez.
Bigarren gurutzada egon zen baina porrot egin zuten.
Saladinoren garaipenen ondorioz,Gregorio VIII.a Aita Santuak Hirugarren Gurutzada deitu zuen.Garai hartako hiru errege nagusiek gurutzadan parte hartu nahi izan zuten:Federiko I.ak ,Felipe II.a Augustok eta Rikardo Lehoi Bihotzek.Hura izan zen 1095.urteaz geroztik antolatutako gurutzadarik boteretsuena.Tropa kristauak Jerusalemgo hiria berreskuratzeko gai izan ez ziren arren,kanpainak nahiko arrakasta handia izan zuen eta gune garrantzitsuak berreskuratu zituzten,Jerusalemgo erresuma berrezarriz.
Emakumea erdi aroan
Erdi Aroko gizartean,politikarekin,negozioekin eta bizitza publikoarekin lotutako gauza guztiak gizonen esku zeuden.Emakumea etxeko zereginetan aritzen zen.Emakumea ahulagoa zela pentsatzen zen,eta gizonarekiko mendetasuna gauza arrunta iruditzen zitzaien guztiei.
Etxeko lanak
Emakume aberatsen eta pobreen artean alde handia zegoen:aberatsek ez zuten lanik egiten eta pobreek,aldiz,gizonek baino askoz ere lan gehiago egin behar izaten zuten gehienetan.
Gaur egun bezala ,emakumeen soldata gizonena baino txikiagoa zen.Horregatik ,senarra hiltzen zenean ,emaztea pobrezian murgilduta gelditzen zen.Gremioen elkarte batzuek bizi osorako pentsioa ematen zieten hildako artisauen emazteei.
Hezkuntza
Kultura gizonen eskubidea zen:unibertsitatean ikasteko nahitaezkoa zen apaiz izatea.Komentuetan mojek heziketa jasotzen zuten.
Komentuetatik kanpo Erdi Aroko makumeak kulturarekin inolako loturarik ez zuela oso ideia zabaldua den arren,emakume noble askok heziketa jasotzen zuten.
(naroa eta haizea.m.)
sábado, 28 de febrero de 2009
Islama(Goiz Erdi Aroa)
VII.mendean erlijio berri bat ,islama,hedatu zen munduko toki askotan.Eragin handia izan du gizartearen historian.
Esparru asko barne hartzen zituen,hala nola politika ,artea,kultura,hizkuntza etab.
SORRERA
Erlijio islamiarra Mahomak sortu zuen 613.urtean .Mahomak Mekatik Medinara alde egin zueneko urtean(622.) "hejira" deitua.Islama Afrikako Iparraldera,Espainiara eta Ekialde Hurbilera hedatu zen .Musulmanek 711.urtean Iberiar penintsulan sartu zire eta bisigodoen erresuma amaitu zen.Lurralde honeri Al-andalus deitzen zioten.
KORANA
Korana islamaren liburu santua da ,eta Alak Mahomari egindako irakaspenak eta agindu erlijioso nagusiak biltzen dira bertan.Gainera,kode zibila,penala eta morala da musulmanentzat.Musulmanek bete behar dituzten xedapen,arau eta betebeharren multzo horrek sharia osatzen du.Subiranoari dagokio justizia ezartzea eta sharia aplikatzea ,baina zeregin hori epailearen (cadi) esku uzten dute.
GIZARTEA
Islamean desberdintasun handiak egon dira betidanik bereziki,musulman arabiarren eta arabiarrak ez direnen artean.
Mailak:
-Gizarte musulmanaren mailarik altuenean Kalifa zegoen,agintari politiko eta erlijioso gorena
-Hurrengo titulu garrantzitsuena sultanak zuen.Goi-funtzionario asko zeuden.Lur- jabe handiek,goi-dignatario erlijiosoek eta zientzialariek osatzen zuten pribilegiatuen taldea.
-Milarik baxuenean herri xehea edo amma zegoen.Gehienak nekazariak ziren,lur sail txiki batzuk baino ez zituzten.
Askotan behartsuei ekintza jakin bat egiteagatik zigorrak ezartzen zizkieten bitartean,ekintza hori bera egiteagatik goi-mailakoei errieta txiki bat baino ez zieten egiten.Mundu islamiarrean esklabotza ere ezagutu zuten.
Lehen matxistak ziren,baina gaur egun ez dira hain matxistak.
ARTE MUSULMANA
Arte islamiarrak bere estilo berezia lortu zuen.
-Arkitekturari dagokionez , kupula bizantziarra eta arte bisigodoari dagokion ferra arkua hartu zituen eta, auren tradizioan ohikoa den bezala,ez zituzten irudiak erabili.Beraz,irudirik gabe apaintzeko beste forma batzuk garatu zituzten eta iztukuan,azulejoan,adreiluan eta teilatutako zurean egiten zituzten.
-Eraikuntza bereizgarriena meskita da,baina bestelako eraikin asko daude:jauregiak,gotorlekuak,harresiak,mausoleoak eta lorategiak.
KULTURA ETA ZIENTZIA
Islamak kultura berezia eta originala sortu zuen.
Zibilizazio islamiarraren ekarpenik handiena beste zibilizazio batzuen kultur oinordetza gordetzea,garatzea eta hedatzea izan zen:Grezia,Bizantzio,Persia eta India.Eskuizkribuak bilatzen zituzten eta kopiatzaileek,kopiatu egiten zituzten.Lan filosofiko eta zientifiko ugari (Aristoteles,Galeno,Ptolomeo,Hipokrates etab.)itzuli zituzten arabierara.
Gobernu islamiarrek ,astronomoen,matematikarien eta,oro har,zientzialarien lana babestu eta sustatu zuten.Kairon ,Bagdaden edo Kordoban. Unibertsitateak,liburutegiak,behategiak ,laborategiak etab. Eraiki zituzten eta mundu osoko adituak eta jakintsuak joaten ziren bertara.
Al-razi sendagileak aurkikuntza handiak egin zituen baztangari buruz, eta haurren gaixotasunei eta gizakiaren anatomiari buruzko tratatuak idatzi zituen.Abul Qasim Kordobako kirurgialariak hurrengo mendeetan erabiliko ziren tresna berriak diseinatu zituen.
Algebra ,geometria eta trigometria ere garatu zituzten.
Literaturak garapen handia izan zuen,batez ere poesiak.
(naroa)
jueves, 19 de febrero de 2009
ihauterietarako lantxoa

Zuen blogak irakurrita hemen duzue galdera batzuk test modukoak,
http://cid-23903d5c6189f497.skydrive.live.com/self.aspx/Público/galderak.doc
zabaldu artxiboa, gorde zuen ordenagailuan, astean zehar betetzen joan (azpimarratuz erantzun egokiak) eta gero bidali andoni.goiriena@gmail.com eta zuzenduta jasoko duzue zuen korreoan edo blogean.
jueves, 12 de febrero de 2009
Iberiar Penintsula(Goiz Erdi Aroa)
771. Urtean musulmanen armada batek (gehienak Afrika iparraldeko bereberrak ziren) Gibraltargo itsasartea gurutzatu zuen, eta lau urtetan iberiar penintsula osoa menpean hartu zuen (732) Karlos Martelen zaldun frankoek.
Musulmanen inbasioarekin iberiar penintsulan bisigodoen erresuma egindako 200 urteko egonaldia amaitu zen.Konkista oso azkar egin zen,horregatik, bisigodoek ez zietela aurre egin pentsa daiteke.Nobleziak hitzarmenak sinatu zituen eta euren ondorea mantendu zuten.Bestetik, biztanle gehienak hobeto bizi ziren musulmanekin.
Penintsulako lurraldea (al –andalus) Damaskako kaliferriaren menpeko emirerri bihurtu zen, eta Kordiban zuen hiriburua.Bestalde, emirerria hainbat probintziatan zaitu zen, eta bali batek agintzen zuen horietan.
GIZARTEA ETA EKONOMIA AL-ANDALUZEN
Penintsulan sartutako musulmanak 50.000 inguru ziren, biztanleria osoaren %1,5 gutxi gora behera.Horien artean gutxiengoa arabiarrak eta siriarrak ziren (agintariak) eta gehienak bereberrak.
Penintsulako biztanle gehienek erlijioa aldatu zuten eta islamera bihurtu ziren, jazarpen erlijiosoak sahiesteko eta musulmanek dituzten eskubide berberak izateko(zerga handiagoak ez ordaintzea,adibidez).Erlijioa aldatu zutenei muladi deitu zieten.
Gutxiengo batek (batez ere hirietako artizauek eta merkatariak) kristau izaten jarraitu izan zuen. Mozarbiarrak ziren.
Jarduek osatzen zuten beste gutxiengo bat; gehienak hirietan bizi ziren eta artizautzan eta merkataritzan lan egiten zuten nagusiki.
Al-andaluseko ekonomiaren oinarria nekazaritza zen oraindik,batez ere zerealen eta olioaren produkzioa.Labore berriak txertatzeaz gain (arroza,lihoa,albarikokea,laranjondoa,azukre-kanabera,kotoia etab.), musulmanek nekazaritzako teknika berriak ekarri zituzten,ureztapen-sistema asko hobetuz.
Artizautzari dagokionez, ehunen eta luxuzko artikuluen fabrikazioa nabarmendu ziren(bitxiak,tapizak, zeramikak...).Toledoko armek eta larruek(akerlarruak) ospe handia euki zuten. Artizau-produkzio garrantzitsu horrek merkataritzaren garapena sustatu zuen Al-Andaluzen(hirietako azoka edo zokoetan) eta penintsulako erresuma kristauein.
(haizea.m.)
lunes, 9 de febrero de 2009
Mendebalde Germaniarra(Goiz Erdi Aroa)
-Barbaroen herriak kontinente europarrean finkatzeko prozesua oso luzea izan zen eta ll.mendearen amaneran hasi zen eta XI..mendearen erdialdean amaitu zen.
-Lehen inbasioak IX.mendearen amaneran hasi eta VI.mendearen erdialdean amaitu ziren.Imperioaren lurretan sartu ziren herrienak(germaniarrak,hunoak,abaroak,bulgariarrak,
lonbardiarrak etab.)
-Mendebaldeko erromatar imperioaren lurraldeetan finkatu zirenean.Herri germaniarrek jarrera baketsua izan zuten.Limes edo muga zeharkatzen zuten familia,klan edo tribu txikiak.
-IV.mendearen bukaeratik aurrera godoak,frankoak,sueboak
bandaloak,burgundiarrak etabn.
Herri horietako batzuk konkistaren bidez sartu ziren,baina gehienetan lankidetza-hitzarmen bat edo foedus sinatzen zuten.
-418.Urtean bisigodoen erresuma sortu zen eta 430.Urtean bandaloen erresuma
-Erregeak,mendebaldeko erromatar imperioso azken enperadorea tronutik bota zuen, Romulo Augusto II.a
Urte horretatik mendebaldeko erromatar imperioa desagertu zen et ahorren tokian barbaroen edo germaniarren hainbat erresuma sortu ziren
Gizartea eta ekonomia
-erromatar imperioso erresumetan finkatu ondoren,gutxieno germaniarra(biztanleria osoaren % 5 gutxi gora behera)
-Batasun erlijiosoa:kristautasuna erlijio oficial izendatu zuten.
-Arrasa-batazuna:eskontza mistoak onartu ziren eta arrasa bakoitzaren beresitazunak desagertzen joan ziren.
-hizkuntza-batasuna:latina hedatu zen, termino germaniarrak txertatzean hizkuntza erromatntzeak sortu ziren.
-Lege Batasuna:erromatarrek eta germaniarrek lege desberdinak izan zituzten hainbat urtez,gero luuraldeko vístanle guztiontzako kodeak argitaratu ziren.
-Botere politikoa eta ekonomikoa aristokraziaren esku geratu zen.
-Hiriak eta hirietako bizitza garantiza Portu zuten,eta merkataritza eta artizauen produkzioa desagertu ziren ia erabat.Nekazaritzak garrantzi handia Portu zuten
-Erromatarren sistema esclavista desagertu egin zen Poliki-poliki.
Esklabo izatetik jopu izatera
-Inperioaren azken urteetan oso zaila zen esklaboak lortzea.
-animalien moduan erabiltzen zituzten,ez zuten bizitzeko eskubiderik eta nahi zutenean hiltzen edo zigortzen zituzten.
-Lur-sailaren (manso) erabilera aitengandik semeengana pastasen zen,baita errenta eta obligazioak ere.
Kultura eta artea
-V.mendean monakotza sortu zen.Monjeen bizimodua zen
-Hasiera batean monjeak bakarrik bizi ziren(anakoretak edo eremutarrak)
-Herri germaniarrek ez zuten arte-tradiziorik eta erromatarren eraikuntzak imitatu zituzten. Eraikin religioso ugari daude,elizak eta kriptak adibidez.
-Arte erromatarraren elementuak dituzte:zutabeak,kapitelak eta mosaikoak.
Karlomagnoren inperioa
-Pipino txikia hil zenean(768.),frankoek erresuma erregearen bi semeen kontrolpean gelditu zen: Karlomagnoren eta karlomanen esku. Hiru urte geroago azken hori hil zen eta Karlomagnok erresuma osoan agindu zuen. Aitaren bide Berbera Arauz. 774. urtean lonbardiarren erregea bihurtu zen eta aita santuak “Erroamren babesle” izendatu zuen.
Urte horretatik aurrera, saxoniaren eta musulmanen kontra borrokatu zen, saxoniarren borrokatzen zen bitartean,espedizio bat antolatu zuen Hispaniara, itzuli zenean bere armadaren erretagoardiak segada izan zuen Orreagan(778).
(haizea.m.)
viernes, 6 de febrero de 2009
Bizantziar Inperioa(Goiz Erdi Aroa)
Bizantziar Inperioa
Mendebaldeko Erromatar Inperioa V . mendearen bigarren zatian desagertu zen eta hainbat erresuma “ barbarotan ” zatitu zen ; Ekialdeko Erromatar Inperioak edo Bizantziar Inperioak ,aldiz ,1453. urtean Konstantinopla Turkiarren esku erori zen arte irautea lortu zuen .
Germaniarrak inperioaren mendebaldeko alderdian sartu eta zati hori barbaro bihurtu zen.Ekialdeko Inperioak bisigodoen , hunoen eta ostrogodoen erasoei aurre egin zien eta horrez gain Justinianoren erregealdian
(527-565)Afrikako Iparraldean ,Italian eta Hispaniako ekialdeko kostaldean lurralde gehiago bereganatu zituen garai bateko Erromatar Inperioa berreraiki nahian .
Politika kostuari eustea ezinezkoa zen eta konkistatutako lurrak galdu egin zituen.Baina (867-1056) garaian inperioa hindartu eta lurralde gehiago menperatzea lortu zuen eta gainera Mediterraneoko merkataritza-zentro n
nagusi bihurtu zen .
Gizartean alde handiak zeuden : boteretsu gutxi zeuden besteak gehiengoak pobreek eta aske ez zirenek osatzen zuten .
Boteretsuen artean:
-Familia Inperialak
-Jabe handiak
-Goi funtzionarioak
-Elizako goi karguak
-Hiriko artisauak
-Merkatari txikiak
-Nekazari libre
-Jopu gehienak
Eta azkenik esklabuak ,pribilegiatu gutxi batzuen zerbitzura zeuden.
Nekazari aske txikiek zorrak egiten zituzten eta lurrak galtzen zituzten horrela jopu bihurtuz .
Bizantzio eta Mendebaldeko Inperioa bereizten zituen alderdi bat hiriko bizimodua zen .Hiri handi asko zeuden,nagusienak Konstantinopla eta Alexandria ziren .
Bizantzioko arkitekturaren elementu berezienak:
-Petxinen gaineko kupula
-Gurutze gregoko planta
(naroa)
lunes, 2 de febrero de 2009
...Erdi aRoa...
ERDI AROA
Erromatar Inperioa erori zenean,beste garai historiko bat hasi zen:Erdi Aroa.Garai hori etapa luzetan zatitzen da:
-Goiz Erdi Aroa (VIII. mendetik X. era)
-Tarteko Erdi Aroa (XI. mendetik XIII. era)
-Berant Erdi Aroa (XVI. mendetik XV. era)
750. urte inguruan,zibilizazio mediterranearen garai bateko batasunaren ordez hiru esparru politiko,ekonomiko eta kultural zeuden:
-Bizantziar Inperioa (Ekialdeko Erromatar Inperioaren oinordekoa)
-Mendebalde Germaniarra (erresuma independiente askotan zatitua)
-Islama
(naroa)