domingo, 8 de marzo de 2009

Piramide maila


1.erregea
2. jauntxoak , nobleak, eliza gizonak.
3. artisauak, nekazariak, esklaboak.


(naroa)

Bi arteak

BI ARTEAK

Goiz erdi Aroan bi arte garatu ziren arte erromanikoa eta arte gotikoa.
Erromanikoa X.mendetik XII.mendera eta Gotikoa XIII.mendetik XV.mendera.

Arkitektura:

Arte Erromanikoa: Horma lodiak,puntu erdiko arkuak,kanoi erdiko gangak,bao txikiak,horma bular itsatsita...

Arte Gotikoa:Horma estuagoak,bao handiak,horma bularra arbontatea,ertz ganga,arku zorrotza,


Eskultura:

Erromanikoa:zutabetan,tinpanoak,kapitela,higidurarik ez,anatomia ez,edertasuna ez,oinazerik ez...

Gotikoa:Tinpanoak,zutabetan,kapitela,oinazerik bai,poztasuna bai,anatomia bai,higidura bai,edertasuna bai...

Pintura:

Erromanikoa:absideak,gangak,freskoak...

Gotikoa:Absideak,gangak,freskoak,beirateak...

(naroa)

Donejakue Bidea


DONEJAKUE BIDEA

Feudalismoan donejakue bidea sortu zen.Erromes bidea da ,Erromesak penintsulara ,Frantzia hainbat tokitatik zeharkatu ondoren ,Santiagora (Galizia) heldu arte.Bide hau Europako kultura eta pentsamendua hedatu zituen.
(naroa eta haizea.m.)

Feudalismoa 2

FEUDALISMOA (2)


Gizartea

Gaztelu bat menperatzeko modurik azkarrena:

Gaztelua inguratzen zuten katapultekin etab. ,gero tunelen bidez sartzen ziren gazteluan.

Beste batzuetan,gazteluan sartzeko modu bakarra:
Gaztelua inguratzen zutenez,barrukoak ezin ziren atera,orduan ezin zuten urik ezta janaririk lortu, azkenean barrukoak amore ematen zuten.

GURUTZADAK

XI.mendearen bukaeratik aurrera mendebaldeko Europako kristauek espedizio militarretan parte hartu zuten:gurutzadetan.
Gurutzaden helburu nagusia Jerusalem libratzea eta musulmanen esku zeuden Lurralde Santuko lurraldeak berreskuratzea zen.Gurutzadak Aita Santuak eskatuta burutzen ziren.

Gurutzadan parte hartu zuten taldeek,bakoitzak bere aldetik egin zuten bidaia jatorrizko tokitik Konstantinoplaraino.Han guztiak bildu egin ziren eta Bizantzioko armadarekin bat egin zuten turkiarren kontra borroka egiteko.Garaipen handiak lortu ondoren ,euren helburu nagusirantz abiatu ziren ,Jerusalemerantz,egiptoarren esku baitzegoen.1099ko uztailean hiri santuari eraso eta “askatu” zuten,bertan bizi ziren gehienak hilez.

Bigarren gurutzada egon zen baina porrot egin zuten.

Saladinoren garaipenen ondorioz,Gregorio VIII.a Aita Santuak Hirugarren Gurutzada deitu zuen.Garai hartako hiru errege nagusiek gurutzadan parte hartu nahi izan zuten:Federiko I.ak ,Felipe II.a Augustok eta Rikardo Lehoi Bihotzek.Hura izan zen 1095.urteaz geroztik antolatutako gurutzadarik boteretsuena.Tropa kristauak Jerusalemgo hiria berreskuratzeko gai izan ez ziren arren,kanpainak nahiko arrakasta handia izan zuen eta gune garrantzitsuak berreskuratu zituzten,Jerusalemgo erresuma berrezarriz.

Emakumea erdi aroan

Erdi Aroko gizartean,politikarekin,negozioekin eta bizitza publikoarekin lotutako gauza guztiak gizonen esku zeuden.Emakumea etxeko zereginetan aritzen zen.Emakumea ahulagoa zela pentsatzen zen,eta gizonarekiko mendetasuna gauza arrunta iruditzen zitzaien guztiei.

Etxeko lanak

Emakume aberatsen eta pobreen artean alde handia zegoen:aberatsek ez zuten lanik egiten eta pobreek,aldiz,gizonek baino askoz ere lan gehiago egin behar izaten zuten gehienetan.

Gaur egun bezala ,emakumeen soldata gizonena baino txikiagoa zen.Horregatik ,senarra hiltzen zenean ,emaztea pobrezian murgilduta gelditzen zen.Gremioen elkarte batzuek bizi osorako pentsioa ematen zieten hildako artisauen emazteei.

Hezkuntza

Kultura gizonen eskubidea zen:unibertsitatean ikasteko nahitaezkoa zen apaiz izatea.Komentuetan mojek heziketa jasotzen zuten.

Komentuetatik kanpo Erdi Aroko makumeak kulturarekin inolako loturarik ez zuela oso ideia zabaldua den arren,emakume noble askok heziketa jasotzen zuten.

(naroa eta haizea.m.)

sábado, 28 de febrero de 2009

Islama(Goiz Erdi Aroa)

ISLAMA

VII.mendean erlijio berri bat ,islama,hedatu zen munduko toki askotan.Eragin handia izan du gizartearen historian.
Esparru asko barne hartzen zituen,hala nola politika ,artea,kultura,hizkuntza etab.


SORRERA

Erlijio islamiarra Mahomak sortu zuen 613.urtean .Mahomak Mekatik Medinara alde egin zueneko urtean(622.) "hejira" deitua.Islama Afrikako Iparraldera,Espainiara eta Ekialde Hurbilera hedatu zen .Musulmanek 711.urtean Iberiar penintsulan sartu zire eta bisigodoen erresuma amaitu zen.Lurralde honeri Al-andalus deitzen zioten.

KORANA


Korana islamaren liburu santua da ,eta Alak Mahomari egindako irakaspenak eta agindu erlijioso nagusiak biltzen dira bertan.Gainera,kode zibila,penala eta morala da musulmanentzat.Musulmanek bete behar dituzten xedapen,arau eta betebeharren multzo horrek sharia osatzen du.Subiranoari dagokio justizia ezartzea eta sharia aplikatzea ,baina zeregin hori epailearen (cadi) esku uzten dute.


GIZARTEA

Islamean desberdintasun handiak egon dira betidanik bereziki,musulman arabiarren eta arabiarrak ez direnen artean.

Mailak:

-Gizarte musulmanaren mailarik altuenean Kalifa zegoen,agintari politiko eta erlijioso gorena

-Hurrengo titulu garrantzitsuena sultanak zuen.Goi-funtzionario asko zeuden.Lur- jabe handiek,goi-dignatario erlijiosoek eta zientzialariek osatzen zuten pribilegiatuen taldea.

-Milarik baxuenean herri xehea edo amma zegoen.Gehienak nekazariak ziren,lur sail txiki batzuk baino ez zituzten.

Askotan behartsuei ekintza jakin bat egiteagatik zigorrak ezartzen zizkieten bitartean,ekintza hori bera egiteagatik goi-mailakoei errieta txiki bat baino ez zieten egiten.Mundu islamiarrean esklabotza ere ezagutu zuten.

Lehen matxistak ziren,baina gaur egun ez dira hain matxistak.




ARTE MUSULMANA

Arte islamiarrak bere estilo berezia lortu zuen.

-Arkitekturari dagokionez , kupula bizantziarra eta arte bisigodoari dagokion ferra arkua hartu zituen eta, auren tradizioan ohikoa den bezala,ez zituzten irudiak erabili.Beraz,irudirik gabe apaintzeko beste forma batzuk garatu zituzten eta iztukuan,azulejoan,adreiluan eta teilatutako zurean egiten zituzten.

-Eraikuntza bereizgarriena meskita da,baina bestelako eraikin asko daude:jauregiak,gotorlekuak,harresiak,mausoleoak eta lorategiak.


KULTURA ETA ZIENTZIA

Islamak kultura berezia eta originala sortu zuen.

Zibilizazio islamiarraren ekarpenik handiena beste zibilizazio batzuen kultur oinordetza gordetzea,garatzea eta hedatzea izan zen:Grezia,Bizantzio,Persia eta India.Eskuizkribuak bilatzen zituzten eta kopiatzaileek,kopiatu egiten zituzten.Lan filosofiko eta zientifiko ugari (Aristoteles,Galeno,Ptolomeo,Hipokrates etab.)itzuli zituzten arabierara.

Gobernu islamiarrek ,astronomoen,matematikarien eta,oro har,zientzialarien lana babestu eta sustatu zuten.Kairon ,Bagdaden edo Kordoban. Unibertsitateak,liburutegiak,behategiak ,laborategiak etab. Eraiki zituzten eta mundu osoko adituak eta jakintsuak joaten ziren bertara.

Al-razi sendagileak aurkikuntza handiak egin zituen baztangari buruz, eta haurren gaixotasunei eta gizakiaren anatomiari buruzko tratatuak idatzi zituen.Abul Qasim Kordobako kirurgialariak hurrengo mendeetan erabiliko ziren tresna berriak diseinatu zituen.

Algebra ,geometria eta trigometria ere garatu zituzten.

Literaturak garapen handia izan zuen,batez ere poesiak.

(naroa)